XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); horretatik aparte, estatu bereko patente askorekin lan egiten du.

Ura, gasa eta elektrizitatearen subsektoreko atzerriko portzentaia ehuneko 23,5era iristen da.

Iberduero-k, General Electric-ena], ehuneko 25en bat du; horretatik aparte, Export-Import bankuarena, Babcock Wilcox eta Kellogen patenteak ere bai.

Lemonizen eraikitzen ari den zentral nuklearraren teknologia, Kellog eta Babcock Wilcox-ena da.

Iberduero eta Viesgok, bien artean, Empresa Nacional Nucleonor Centrales Nucleares del Norte dute; kapitala 3.094 milioiera iristen da; 2/3ren finantziazioa Export-Import bankuak egin zuelarik, eta patentea General Electric-ena; zentrala, Santa María de Garoñan dute, Burgosen.

Subsektore berean, General Eléctrica Españolan Ipar Ameriketako General Electric-en kapitala ehuneko 71,4era iristen da; horretatik aparte produkzioko patenteak dauzka.

Westinghousek, Erandion daukan faktorian, ehunetik 85 kanpoko kapitala dauka.

Entrepresa hauetaz aparte, badaude beste gehiago ere atzerritarren partizipazioa duenak.

Adibidez, Babcock Wilcoxek erdia baino gehiago atzerriko kapitala du.

Donostiako Constantin Española-k ere bai.

Astilleros Españoles Astilleros de Cádiz, Naval eta Euskaldunak osatzen dutelarik urteko fakturazioa 15.000 milioi duelarik, Ipar Ameriketarren partizipazioa dauka.

EUROPISTASek ere badu.

Zer esanik ez dago bankuen arteko internazional harremanez.

Hispano Americano-k atzerriko partizipazioa badu, eta Donostiako San Sebastián Bankua absorbitu du; INDUBAN-en Bizkaia Bankuak, Rockefellerren First National Bank eta International Bankink Corporationek partizipatzen dute, oligarkia internazionalaren fusioa gehiago egiaztatzen delarik (95) Penetración Americana en España. Manuel Vázquez Montalbán. Cuadernos para el Diálogo-k argitaratua. Datu hauk gehienak liburu horretatik atereak dira.